Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Goizaldea. [I]
Gozatsu ageri da.
Odeiak erlus zuri, ertzetan, urrea.
Pioka txoritxuak.
Txingar zurbil astiņez errekea.

Lurrats-gandu ari bat.
Otz mea.
Zidorren aldez-alde aramu-sarea*.
Ur-tanta dirdaritsuz alanbrea,
lilia, zitoria, larrosea.

Atera da bidera txindurria.
Ingumak* jagi dira. Badator erlea.
Aititak edegi dau latakea.
Basorantz auntzak, beiak, aberea.
Beea,
marrusea,
arrantzea,
ausia, deadarra, zaratea!

Sutondoak berotzen.
Nun-naiko etxe gaiņez
ke arrea,
goruntz, kizkur, biurri, saramea.
Kukurrukoa, ollo-karkaxea.

Usmoka egalik-egal
txakur zar gosea.

Esnedun bat,
argin bi,
abadea
iru-lau lugin*, idi ta goldea.

Iturrira kantari neskamea.
Urirantza baraski-saltzaillea [sic],
errime txit, buruan otzarea.

Kanpatorrean [sic] dindan joalea.
Basetxea,
kurtzea,
eleizea,
meza deuna, txiliņa,
altarea,
jaunartzea, otoitza, gogartea.

Urrun, mendi ganean, miraria:
birgiņa zeruaren erditzea.
Erlantz zolia, ņirņir da ortzea.
Aireko azpilduretan
kirkil arlotearen
kristalezko soiņu-ots eder ta merkea.
Alai ta irribarrezka etxadia,
larrea,
zingarea,
lurbirea.

Oi, Euskal baserriko goizaldea!

Gaia 1: Izadia
Gaia 2: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Baserria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa