ELRL^
Gerra baten ondoren,
bi gerra ondoren,
ta irugarren gerraren
ondo bildurraren,
ariņungo umeok
ez dogu etsiten [sic]
euskeraz idatzi ta
euskeraz abesten.
Aritzak artu ditu
oņastarri asko,
indarrak egin dira
gauzak aldatzeko,
zeruetan ba-dira
zemai eta iozo*,
baiņa eztira ezer
gugaz amaitzeko.
Naiko txarto esan da
euskaldunegaitik,
kendu naiko ginduez
lurraren ganetik.
Oben egiten dogu
euskeraz egiņik.
Ez daiguela jaurti
gaitz aundiagorik.
Biarko ezpagara
gaiten gaurko beintzat
Oraindik bizi gara
mortxaka eder bat.
Egin daiguzan kantak
geu ta geutarrentzat.
Pozak eutsi daizala
zutunik biotzak.
Egin daigun lana ta
frutua zabaldu.
Ikasi, ames egin,
ibilli ta aztertu,
jokatu geure alde,
asmoak alkartu,
munduak jakin daian
ez garela galdu.
Lantegiak geitu ta
lagunak geiago,
oraintxe bear dogu
jardun sakonago.
Zereginik ugari
danontzako dago.
Artu arnasa eta
jardun sendoago.
Ez gaitean gelditu,
bildu gaiten gogoz,
baterako bultzadak
ez dauko utsik iņoz.
Gaiten entzungogorrak
kontrak [sic] entzutekoz.
Geure bizitza dogu
erri garen geroz.
Barritu gaitean bai,
egin gaiten gaurko,
artu aurrerapenak
ekaitzei eusteko.
Artu lengo zarretik
gaurkoei sartzeko.
Bizi gura ba-dogu
begitu aurrerago.
Egin eta ekin beti,
kantu ta lan egin,
lan egin ta kantatu
ames ta egiekin.
Atzoko erri zarra
lotu gaurkoakin,
eutsi Euskalerriari
euskal-arimakin.