Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Margoak uretan legez
nire buruan amesak.
Biotza bete goiz-ordu daukat,
kulun-kun nire larrosak.
Eta ni,
emen nabil ni
kanta-kantari
—basotxoria
irudi—
banakak entzu [sic],
iñok ez aitu,
itz-neurtulari
durduri.
Baiña bertso ta
kantok norentzat
diñotazanik
neuk be banenki
edo zergaitik
diñotazanik
abestu!...
Eta zuk, goitar,
zuk badakizu,
basatxoritxu,
biotz gartsu bat dozuna,
zeure kantaren norentzako ta
zergaitikoa?
... Eta zergaitik
jaio nintzanik
euskeraz abesten dodan?
Itaundu iozu bertso berari
zergaitik euskal sortzen dan.
Magolaria nai neban izan
errez ulertu nengizun.
Soiñularitzak lillura nindun
nire barria ekizun.
Baiña margoak ezin ikasi, [I]
soiñuak barritz igesi.
Bertso batzuek lortuten dodaz
biotz-aldiz-aldi.
Eta
ibilli
emen nabil ni
—basatxoria
irudi—
banakak entzu [sic],
iñok ez aitu,
lotseagaitik
bakarti.
Zenbat naiago neukan bazenki
danentzat abestutea
derrior esan bearrik nagon
neure barruko asea!
Baiña bertsoa lotsakorra dot,
Euskal-mendiko umea,
amaren berbak ezin itxita*
amaren gona ostea.
Garraxi latza egingo leuke
balitza arrotzez jaztea.
Ez datorkio iñoiz gogora
erdal erriko erea.
Eta
ibilli
emen nabil ni,
kuna gaixoen amea,
banakak entzu,
iñok ez aitu,
kantari eten gabea.
Baiña bertso ta
kantok norentzat
diñotazanik
neuk be baneki,
edo zergaitik
diñotazanik
abestu!...
Baiña zertako
larretxoriai [sic]
bere kantuaz
itaundu?...

Gaia 1: Idazlea
Gaia 2: Euskara
Azpi-gaia: Euskara: Literatura
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa