ELRL^
Ementxe jaio nintzan,
oi, Euskalerrian (!),
odei eta urdiņezko
zeru-pe barrian.
Ezten, aitzur, aizkora,
igitai, izkillu...
nire arbasoak be
emen ziran sortu.
Gizon ausartak ziran
bular, egin, buru.
Argi, langille, sendo,
bizkor, eder, prestu.
Emen emon zituen
gogapen, sentiak.
Ai, aren miņ-aldiko [miņetako]
urrezko olerkiak!
Emen izan zituen
gudaldi ta jaiak,
ezpata, makil, txistu,
dantza ta abestiak.
Ementxe jaio nintzan,
oi, Euskalerrian (!),
enda zar baten seme,
zerupe barrian.