Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Trumoia ez, aingeru bat
Jaunak bialdu dabena.
Aingeru bat, bekokian,
eguzki bat daroana.

—Eguzki bat aingeruak?
—Eguzkiaren erlusa;
mendi tartetik zerura
bialtzen dauan larrosa.

Eguzkia emen doa.
Gau au aitu-eziņa da.
Astotxu batek daroa
eguzkia estalduta.

Exillean, taka-taka.
Illunean, "—arre, arre!".
Izar guztiak zeruan
samurrez negar ta barre.

Arre, arre taka-taka,
eguzkiaren astoa.
Egun-sentia lekura
naiko berandutxu doa.

Urdiņeko aize metan
aingerua larri dago
nekesik ikasi daben
albistea emoteko.

Arrituta etorri da
ikasi nai eta ezin,
orain ikasi dau eta
ezin esan nai bat arin.

Ai, aztuko ba-litxako!
Baiņan etxako aztuko.
Ixil-mixil berekaxa
esan eta esan... ta esan dago:

—"Jainkoa gizon egin da.
Aintza Jaunari zeruan.
Gogo oneko diraneri
bake ta ona lurrean".

Trumoia ez, aingeru bat
Jaunak bialdu dabena,
larriarren egotxuak
lumatuten asi dana.

Firi-firi amelutak
urdin-maillaz urdin-mailla.
Edur zuri egin dira
airean otzak artuta.

Arren arin, astotxua.
Eragiozu, San Jose.
Aingerua zeruetan
billoxik jarri leiteke.

Bideko asto zintzoa
bizkortxuago dijoa.
Eungarren aldiz asi dau
Gabriel deunak saioa: [I]

—"Jainkoa gizon egin da.
Aintza Jaunari zeruan.
Gogo oneko diraneri
bake ta ona lurrean".

Gaia 1: Gabonak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa