Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Geldi-geldi nentorren,
bide zabal barriz,
illuntzeko ordu aulduan.
Eguzkia sartu zan,
margo, epel ta urre,
gabeko etxe barruan.

Gero eta illunago.
Zabal auskarean,
bedar igerren [bedar-ebagi] usaiņa.
Dana baketan. Ixill.
Baso barrenean,
etenda, ardien txiliņa.

Laster, bertso aratz bat,
soņuz, eldu iatan,
bidazti batek emona.
Norbait etorren kantuz,
gaba baztarrean,
kantuz alaitzen illuna.

"Kurtzipizio" bidez [I]
etorren bertsoa
Arantzazura urbilduaz.
Nornai eiteken izan
bidazti baltzoa
illun tristea alaituaz.

Gelditu egin nintzan
kanta entzutera.
—Lurra biztu egin iatan!—
Eundazak* erromesko,
kaltzara bidetik,
bertso-zaarretan etozan.

Erruz ekarren poz bat,
aldatz neketsuan,
poz bat biotz illunean.
Zeure goraltzen poza
ekarren barruan,
neke ta miņen ganean.
Zeure goraltzak ditut,
erbeste-bidean,
argigarri ta pozgarri.
Zeu zara danon Ama,
elorri latzean,
danon arduratan beti.

Biotzak be ba-ditu
bere gau itunak
fedea bidean artuz.
Kantuari damotso
fedeak orduan
zeure bertsoak kantatuz.

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Andre Maria
Azpi-gaia: Arantzazu: Erromesak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa