Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

A)—Nok biztu doast argi au
nire barruko gabean?
Su batek legez erre naroa
azaltzen ez dodanean.

Mamiñak urratu eta
egari [mundura] urten gura dau.
Nok euki leike ezkutaturik
barruan txingar gori au?

B)—Bear bearle gozoak
bultzatzen deustaz gogoak.
Nik neure poza aurkitu nai dot
esanez neure bertsoak.

Arima olatuz daukot
itxaso bizi bat legez,
baiña barruko ondartza-saillak
nasaiak ezpalitukez,

jaurti bearrean nago
margo ta irudi larriok.
Arri tartean galduko dira
olatu-punta zuriok.

Neure poz eta gomuta,
neure naikun eta atsegiñ,
ondar latzera bultzatu bear
bakean gelditu nadiñ.

D)—Ez deust ardura bertsuok
—ai!— zeatz galtzen badira.
Neure barru nasaituteko
atara ditut argira.

Ez deust ardura iñortxuk
ulertzen ezpaditu be,
nik esan bear nebana esan
izan dot lotsarik gabe.

Airean itxungi eta
egoak aizearenzat...
Notaen zori ariña nai dot
neure bertsoen zoritzat.

E)—Argiak zuritu ditu.
Aire goi batek daroaz.
Odei-malutak zeru batetik
beste zerura dijoaz.
Odei zatien artetik,
eguzkia? Iretargia?
Nire bertsoen berba tartetik
ikusi Andra Maria.

Odeien aize bultzari,
maitasun-indar aundia,
azaldu bertso laiño tartetik
Arantzazuren argia.

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Idazlea
Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa