Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

EXC^

Itxi eidazu, neure Jabea,
egia esan daizudan.
Nire biotz au edurra baiño
otzago egin zenduan.
Zeuk jarri dozu nire izotza [izoztela]
zeure lorazko [loradun] ortuan
bere negua negar ta negar
zeure larrosen onduan [larrosa-garren onduan].

Bestieri bai emon zeuntzien [zeuntsien]
sakonki sentidutea.
Bestieri bai sentimentua
Larrosaz loretutea [ederki azaldutea].
Ni [nik] neuk iñoiz be ez dot emongo
bedartxu [olerki] baten lorea.
Nire biotza agor [legor] ilgo da
mingostasunez [intz ebagiez] betea.

Aren agoan berbetea bai
sendo ta bizkor dagola!
Nire agoan esan-eziña,
ipiñi zeunstan itzala
Eta guztia kantatu naia
Barrendu zeunstan ganera.
Bakoitzak bere kurtzea dauka,
Nire kurtzea auxe da. (1)

Neguko egun argi batean (2)
Bide zuritik niñoian,
Eguzki otza ezker aldean
Iretargia eskoian.
Ota keiaren errats [sic (3)] mingotza
Asmatu neban zelaian,
Gero, gorago, ardi usaiña;
Edur usaiña mendian.

Neguko egun argi aretan
Diru eder bi zeruan,
Zidarrezko ta urregorrizko
Diru aundiak zirean.
Eta begiak zidarrezko ta
Urrezko biko aietan,
Maitasuna ta garbitasuna
Laztandu nitun gogoan.

Gaia 1: Otoitza
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa