AOB^
Banaizela da
ahazturik darabildana
eta, oraintxe bertan naizenaz ohartu gabe,
ez naizenerantz bizi naiz
dela lehenerantz, dela gerorantz.
Noiz egon behar dut naizenaz, dudanaz?
Banaizen segurtasunari
lotu gura natzaio
eta hemen nago
eta nazantasunaren kontenplazioak
unea handi ikusarazten dit
denborak
eternitateak adina asti balu edo.
Geure izatearen presentzia kontzientea da
gure ardura eta bizipenen artean
ia lekurik ere ez duen
errealitate parerik gabea.