ELRL^
Nora zoaz, txoritxu, illunabarrean,
abirik ez daukozun udagoenean?
(Aizea zakar dabil, orbelak airean,
zerua iozoz* dago, euria ganean).
Txoritxu ain [sic] ori, zerk darabiltz loka (1)
zugaitzik zugaitzera, ega-furrustaka?
Badakizu nun egin datorkigun gaua?
Ai! biar lei* daiteke zure gorputxua.
Zerk daragizu zotin, txoritxu panpiņa?
Bai. Lergarria bear babesgien miņa!
Euria eta illuna. Aizea zakarki.
Nun ezkutauko zara txori gaixu ori?
Nora zoakez, lander, illunabarrean,
abirik ez daukozun udagoenean?