Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Kristo bat artu eta
musu egingo-tzat [sic],
ezpanok bere kontran
garbi daitezantzat.

Arima auspeztutiko
damu-berbak ari:
"Kurtzean bizi nai dot,
emoidazu neuri".

Maitez estutuko dot
bular billoixean
pekatu aragi au
penatu daitean.

Eskeiņiko natxako
betirako ziņez.
Ez dot nai atsegiņik
aren miņen ordez.

Garbai-malko biziak
daizala begiok.
Samin gaziak erre
daistazala biok.

Eta nire esku loiok?
Eta nire oiņok?
Ez al deustaz josiko
gurutz baten iņok?

Zeugaitik il gura dot,
neuk il zindudana!
Zeugaitik il gura dot,
neure maitasuna.

Gaia 1: Jesu Kristo
Gaia 2: Otoitza
Azpi-gaia: Jesu Kristo: Gurutziltzatua
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa