Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Barriro naiatortzu. Gaur be naketuta!
Ainbeste bide ibilli dodaz erriz-erri.
Jenteak arrotz banintz begituten deusta.
Bildu baleuste doaz, nigandik, igesi.

Abitu-tzar legor au zertan erabilli?
Eurak, arin jantzita, pozarren dabiltza.
Zenbat irri daroen, zenbat berba guri...
Maitasun aundiz doaz, gerizpe ta ondartza [pozkariz gaiņezka].

Utsartean nagola buruan sartu iat.
Nire bizitza ez da beste gizonena.
Iņok ez dauka biotz zabalik niretzat.
Zeure idazti bat daukat, ta, bakartasuna.

Nire barru gaztean illunbea [burruka bat] dago:
Zeuri emon nintxatzun, ta, etzaitut ikusten.
Nigaz errukituta poztu naizu, Jainko.
Ez naizu bakartasun-miņez itzi, arren.

Arek alaiki doaz euren bidez-bide,
beso baten lorea besoan artuta.
Zeurea nazelako aldez izten nabe.
Emon eidazu zeuk be zeure beso deuna.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Fraidea
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa