Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Zeuretzako kantuen billa naibiltzu,
neure lira gaztegan aztertu ta aztertu [lorazko Ama Birgin, biotz eta buru].
Zuri kantatu gurea berez iatan sortzen [Kantau bear neutzula ezpalitxat sartu]
argiaren biotz-buru setati barru!. [neure biotz-buruen mamiņetan barru!.] (1)

Izan be zuri askoz obeto iatortzu
aundikien kantua, Erregiņa ospetsu.
Baiņa guk, txikiok be, zeuri zor deutsugu
geure kantu laburra, txiki bezelatsu.

Neure abestia be zeuri dagokizu,
naiz eta izan txikia, naiz eta izan txatxu.
Zu izadi guztiak kantau bear zaitu.
Neure kantu bearra betetan natortzu.

Kantatu nai [Nik esan nai] neuskizu damostazun poza,
barruan dagistazun argizko jolasa.
Nik esna nai neuskizu pozaren larrosa,
neure barru argiko sentien erlusa [baiņa, bardin ba-iatzu, eutsi esangaitza]. (2)

Gaia 1: Andre Maria
Gaia 2: Otoitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa