Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Gogoko enpaguz nago. (1)
Eztago nigan zorunik.
Murko uts bat lez daukat barrena [kolkoa]
illun, busti, lizundurik [eskeko alper egiņik].

Egunak ditu arimak
gatzik ez gogo gabeak [itxaso gatzik gabeak].
Usteldu iakuz [Nun galdu ditut] lengo ainbeste
ase ninduen loreak.

Izan dot apurtu urrean (2)
larrosa anpatuz biotza.
Gaur gogait aula [ori] zain umeletan.
gurarien utsal utsa [eriotza].

Ezer eza baiņo min bat
naiago neuke erraietan.
Zein agorra dan utsaren gaitza
serrautsezko arrauzitan.

Neure ingurua dagidan
anpor zedendu* putza naz.
Eutsigei gabe buru motela,
lurrezko ormak arrakalaz.

Banoa, erdi bi, berez,
zingara* zatarreraņo.
Ugazioak* [sic] bete banoie [nagie]
lur ta zikiņez goraiņo.

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Oinazea/Pena
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa