ELRL^
Kolko barrura sartu naz,
lengo atsegin-lekura.
Loreak margul aurkitu dodaz,
jausi dira asko lurrera [lurrean asko, ganera]. (1)
Kanpotik, urrun, luzaro
ibilli nazan artean,
arrak jo ditu nire loreak
muineko edur epelean [gerriko un ederrean].
Samiņez igurtzi dodaz.
Nire barrua otz dago.
Gaixo joan zan udagoena.
Arratsaldea, jausteko.