ELRL^
Il-ta daukazun larros-ondoan
lotu papelezko lorak,
josi margodun orri politak,
egin alegin alperrak.
Arima ergel, [Zure arima] igar orretan
ixuri usaiņ azalak.
Bizi egizu itxura-poza
pozikan badau itxurak.
Naiago dot nik egon bizirik
ziņezko bitxiz loretsu,
Jainkotar-bizitz-usaiņ gurenez,
buru ta guzti, usaitsu.
Grazi santua (!) sugar ta lora
azi niregan sustraitsu,
jaso nagizu legetik gora
egi-maitale amestsu [egi-zale bai amestsu]! (1)
Zeuk [Zuk] emondako gogamen guren
illaun, jatorrak nai dodaz.
Eutsi nagizu, mats-ondo argi,
ardau goi orren lilluraz [zeure ardauzko lilluraz].
Ayen oietan dago kemena
irakin aundi gaiņezkaz [irakin eta gaiņezkaz],
egi-kemena ta argi-kemena
zorion-apar askogaz [zorionezko lorakaz].
Zugandik urrun trapuzko lorak (2)
larrosa-trukutz* illetan.
Alaitasun-antz lotsagarria
guzurrezko [guzurtien] ezpanetan.
Ez deutse pozak bor-bor egiten
arima gogor, baltzetan.
Poz-itxurakin dira kontentu,
kontentu triste, zorotan.
Aize on batek darabil nire
pozaren zugaitz alaia.
Biotz ezi au bakean doa [Nire biotza bakean dago]
Jainko-argitan guztia.
Itxas geldia, zeru garbia [Neuregan daukot, bizitz iturri],
eguzkiaren begia!
Atsegin aro daukat ariman [Goi atsegiņa daukot ariman].
Eskuan arraun argia [siņismenak ekarria].