Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

—Zu nok bialdu zinduzan praille
mutiko txiki?
—Ni neuk gura ta etorri nintzan,
diñosta irri.
—Zuk esan ori; baiña ekarri
egin zinduen.
—Bai, nork ekarri?... nai nebalako
nago ni emen.
Izan be aitak ez zeustan itxi
izan gura ta
amandreak bez, arrebeak be ez,
amak be ez ozta.

Burua makur, dago umea...
Orain zotin bat...

Biotz ederra zatitu deutse
berba kirtenak.

Praille txikia negarrez dago,
zotinka dago...

Nire berbeta lotsa gabea,
arantza iako.

Mutiko gaixo, mutiko zintzo,
nik ondo dakit

zenbat egia darizun begi
ederrotatik.

Ai, kristiñauen (1) siñes-gogorra!
ez dogu usterik

umeak Jesus bene-benetan
maite leikenik.

Ez dogu usterik umea txiki-
txikitxutandik

animatxoa galtzeko bildur
izan daikenik.

Aurrari zelan gustatu nire
berbeta txarra?

Zer erantzuna mundutarrontzat
bere negarra,

Egin negarra, mutiko zintzo,
mutiko zintzo,

gure begien itxu okerra
argituteko.

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Bizitza
Azpi-gaia: Arantzazu: Seminarioa/Mutikoak
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa