ELRL^
Zeuok zarie Arantzazuko
edertasuna,
zeuok, umeok. Zeuon begion
argitasuna,
zeuon barre ta biotzetako
garbitasuna
dira Birjiņa Amareneko
altxor onena.
Mezakotan naiz Benediktetan [I]
nortzuk aingeru?
Jantzi urdiņa, janzi zuria
nork jazten txairu?
Nor dabil apal, baiņa bizkorki
altare inguru
Mezako-idazti, kalitz-estalki,
argi ta intxentsu [sic]?
Kanpaien soiņu burdiņazkoa
galdu barririk.
Larunbateko illun-abarra...
Geldi-geldirik,
kantu bat sortzen; zeru ta lurrak
gozoz beterik.
Agian zeru-aize-bolada
kantuz nastaurik?
... Eleiz barrutik dator kantua
ase ta gozo.
Birgiņa bera kortiņapean
gordeta dago.
Baiņa ume ta praille-taldeak
biotz eta ago
"jaso ateak", azaldu beite, [II]
kantari diņo.
Orain argia... Orain altare
guztia barri,
zidar ta lore ta zuritasun,
samur eta aundi.
Danak zutunik... Altare goira
sei ume argi.
Orra Maria! ... Orra umeak
kanta kantari: [III]
"Zure ezpan orreik zoramen dira,
Bedeinkatua.
Zure sorkunde garbi utsari
gure kantua.
Jainko-gizona, erraietako
zure frutua,
zeruko erregin, Siongo lore
Andre santua..." [IV]
Begi ta biotz bigundu iataz
umien kantaz.
Bular guztia gaiņeztatu iat
zerutar gentzaz*.
Ume ta praille... baiņa umeak
barrendu iataz.
Zeiņen ederto mintzatzen diran
Andra Mariaz.