ELRL^
Zeu zara zerua ta zeu zara ludia,
—zeuri dago dana—
Birjin gogai aundien baterako Ama [Birjin altzo lorazko, Birjin danon Ama].
Zeuri iagotzuz izar guztiak [Zeuri darraizu izar ederrak],
goizalde bakunak, eta udabarriak [udalen argiak] (1).
Agur! (2)
Gogoko-lore-luma tartean
zaroaz Bakar gurenak [Jainko Bakarrak].
Begiak egin dabez zuretzat
Ebaren seme alabak.
Zu zarabilzan ontzi barria,
maitasun ontzi meia da,
zeru ertzetik lur ertzetara
zakarzan ontzi bikaiña.
Zeuk asazkatu dozu Jauna,
Zuk ezdaukozu etsai bildurrik,
zeuk zaitzen dozu gabaz doana,
Birjin garbien, ezpata barri,
Euzbel oinpean dozuna. [I]
Zeugan misterioa: Jaungoiko-gizona.
Zeugan Gabon-gaba,
Erregin aundi, biotz geienduna.
Zeu zara zerua ta zeu zara ludia,
urrezko erastuna.