Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Zeugan gogoa naukazu
neure Birgiņa loretsu.
Arantzazutik Euskalerriren
izar bizia zara zu
Gau eta egun beti distikor,
beti samur ta gozatsu,
bost gizaldiko gora-beretan [I]
laztan argitu doazu.

Zerua baketsu dago
lilizko izarretan lo.
Elorri baten buru bizitan
zagoz Zu argi garazko
nire bertsoen orbel zimela
zeure brintzakaz jo ta jo.
Eiozu, arren, Euskalerriri
ainbeste grazi urrezko.

Euskalerri eder maite,
izarrera jagi zaite.
Mendian dozu onaro-izarra
argitasun ta gar bete.
Arantzazu da, Jaunak gura ta,
zure aunditasun bide.
Igoizu argi ta adore billa
fede, zuzentasun ta uste.

Erri bakoitzak berea.
Erri gureak geurea,
erri bakoitzak dauka zeruan
nor-bere izar apartea.
Euskal-izarra arantzan dogu,
dana da urrezko brintzea,
dana da legun ta itxaropen-gar
dana poz ta bakea.

... Zeru goitik izarra
elorrira jatsi,
illuntzeko poz eta
arantzen leungarri.
Urten argi ortara,
Euskalerri eri,
orra zure izar leuna [biguna]
segail eta barri: Jesus aurtxoarekin
Birjin Andra Mari.

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: EHerria
Azpi-gaia: Arantzazu: Andre Maria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa