Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELRL^

Aitz-zabaleko kurtzetik [I]
iru torre, arri utsik,
ikusten ditut, sendo ta zailu*,
zeruetara jagirik.

Arantzazu? ... Euskalerri? ...
Iru torre geroari.
Ez genkigula iru torrezko
itaun bat dogu edegi.

Arritan dago guztia,
zein ziurra dan arria!
Arri-goraka [ederren] orrek (1)
badauko bere barria.

Gaututze ixilla lurrean,
azken erroi bat airean.
Torre larriok oldozkun dagoz
etxadiaren ganean.

Baiņa Zu ortxe, pozarren,
torre ta biotz alaitzen.
Zure argitan ezer ez gaitu
etorkizunak bildurtzen.

Odei eta urdin artean
izar-jaiotza ortzean,
erlus*-barretan azaltzen dira
Arantzazuren parean.

Erleak lez izarrak be
euren erregiņa dabe.
Iru torredun eleiz barrira
zenbat izar maite-barre.

Izarren Erregin argi,
zeru ta lurren pozgarri,
Argi orrentzat eraiki dogu
eleiz torretsu tink ori.

Gaia 1: Arantzazu
Gaia 2: Andre Maria
Azpi-gaia: Arantzazu: eliza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa