ELRL^
Erregin aundi ta Ama zaitugun
Arantzazuko Andrane Mari [Izar goi argi],
Euskalerria zugaitik zenbat
alegindu dan gogoan euki.
Bere musuan [musuko] izerdi mara
oraindik ez da zeatz legortu.
Lanean eten ditu besoak,
zanak zeugatik lokatu ditu.
Zuk badakizu erri zal [sic, zar?] onek
agertu ziņan egun onetik,
gizaldi zear zenbat aterpe
jaso deutsuzan arin ta pozik.
Zelanik aztu al ete zeinkez
bere neke ta lan-izerdiak?
Tunpa ta mallu eta arri-otsik [atxur-otsik]
ez dabe galdu gure mendiak.
Zeiņen egoki zagozan orain
zeure jauregi barri orretan.
Artuizu maitez Euskalerria,
saritu eizu zeure argitan.