Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AZK^

Munduan lau gara:
gu batok aserik,
besteak goserik.

Gu batok badugu
geuretzat ez ezik
besteentzat ere
asegai nahikorik.

Baina hola ere
ez diegu besteei
zabaltzen eskurik
hondakinak berak
emateko ere.

Munduko ondasunak
geuk batok ditugu
kontsumitzen gehienik,
gainontzekoak ezer
asko gabe utzirik.

Baina gu batok ez dugu
ez errukitasunik
ez eta lotsarik. (1)

(2000)

Gaia 1: Jendea
Azpi-gaia: Jendea: Elkartasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa