ELRL^
Zeruetara begira
zagozan, neure anaia:
Ba-dakit zeiņen urrun dagoan
zure guraria.
Ba-dakit zeņen jakintsu,
zeiņen zorrotz eta luze
zure begiak urten nai daben
zeru-barnez-barne.
Maite zaitut, asmo kide [gurarian].
Nire arima zeugaz bat,
jakituri ta naiari bidez,
pozarren doa zerurantz.
________________
LXK^
Zeruetara begira
bizi izan ziņan anaia:
Badakit zeiņen urrun jaso zan
zure gurari garaia.
Badakit zeiņen jakintsu,
zeiņen zorrotz eta luze
urtetan eben zure begiok
zeru-barnez-barne.
Zure gogoak, urrezko
izarren argi tartean,
mundu gozo bat egosi eban
aiderik gozoenean.
Zabaldi garbi bat zear,
nire arima, zeugaz bat,
jakituri ta naiari bidez,
pozarren doa zerurantz.