ELRL^
Etorkizuna laņoz bestalde dator da*
lora billari nabil atzamar ariņez
gaur, ondu nazan baiņo lenago asita.
Murko bete bat polit bildu al ba-neikez!
Zaitez nigaz emea betaro igeskorra.
Itxi eidazu loraz eskuak betetan.
Luzatu nire goian goiz-ordu ederra
landa jantzi onetan nabillan artean.
Bildotxak bizkor, jarei, [Bildotsak zuri eta] bedarra bai berde.
Udabarriko kantak txorien saldoan.
Eguzkia jagi-nai alper eta arlote.
Oiņon busti bearra motako* garoan.
Aloiņa barreneko bakezko landea.
Zenbat elorri zuri, zenbat teilla gorri!
Ikusi Arantzazu arkaitzen lorea
dana argitasun sare, dana [eta dana] margo barri.
Emen gazte-algara, poza, zoriona,
olgetan zindo, alai; barre benazkoa,
ikastaldi joriak, atseden sakona,
biziera bakuna, [bizitza bakuna ta] gogarmen gozoa.
Begira mutikoei zein pozik dabiltzan.
Prailleak maite ditu atx-arte garbiok.
Gero jarri geintekez pagoen geizpetan,
batu daiguzan orain bitxi barrienok.
Ez da obe larrosak ondiņokoz itxi?
Egun-erdikoan be lorak bear doguz.
Gaurko naikoa ditut zenbait adar zuri.
Baiņa lore-onduok ikusi egizuz.
Elorria, esian, jagi, eze, latza [zuri eta baltza];
barruan, larranbillo*, zitori, larrosa,
sagar, mertxika, erki, okaran, kereixa,
ereiņotz, intxus, lila, goiza eta iruntza.
Laster egingo dogu beste ibiltaldi bat
egun barrena garrez bete daitenean.
Baratz-zain bikain orrek, badakizu zenbait
adaska daukazuzan lorazko jaiean?
Iņork ikusi-eziņ [Eta ikusi-eziņik], aingeru taldea
erlabil* bat antzera dabil loratean;
otoitz, goratzarre ta naiari lorea
ainitz ugari bai da praille baratzean.
Zenbat eder dagoan barruti garaian.
Zaindu arantza askogaz ortu au, zerua!
Baiņa toki au lurrak ezagun dagian
itxi eidazu loraz betetan eskua.
Neuk eroan neikeoz lorok oge loira.
Agian, garbi-miņez, lintzurak* aldendu
eta, neke bidetik, elorri-esira
iruntzez garbituta eldu daitekizu.