ALR-1^
Ez naz lotsa ni ume bezela
agertzen zure aurrean.
Ba-dakit gizon nazana beste
nornai prakadun bestean.
Zu beti baiña zaitudaz Ama
eta amatasun-legean
semea beti doa izan ume (1)
seme izan doan artean.
Aitortuko dot zeure arnasa
zuria bear dotala,
dakizun goitar laguntza gabe
Legea pendiz jatala.
Arima ezin neike, gizonez,
jaso arri bat bezela.
Zeure aur oni lagun egiten
etzaite asper sekula.
________________
ELRG^
Ez naz lotsa ni [ez naz ni lotsa], ume agertzen,
Birjiña, zure aurrean.
Badakit ondo gizon nazala
beste edonoren [edozeinen] bestean.
Baña zu beti zaitudaz, Ama,
eta, amatasun legean,
semea beti izan doa ume,
seme izan doan artean.
Zu nire Ama, ni zure seme. (2)
Txikitxua izan naiago.
Besteak legez, zeuk be, semerik
txikienak maiteago.
Zergaitik aur-puztu agertu?
Zenbat eta aundi-putzago,
amaren txiki-maitasunetik
ainbat aztu ta urrunago.
Aitortuko dot gitxi nazala,
grazia bear dodala,
zure laguntza gabe legea,
pendiz egiten iatala.
Zer da gizona bere berera?...
Urak daroan orbela.
Nire bermari [sic] lagun egiten
etzaite aspertu sekula.
________________
ELRP^
No me causa rubor
el presentarme ante Ti como niño.
Tan varón como cualquier hombre.
Mas siempre eres mi madre;
para una madre, siempre es niño el hijo.
Necesito tu blanco aliento:
es duro el deber, sin tu ayuda
Mis músculos de hombre
no elevarán el alma,
aunque levanten una piedra.
Nunca te alejes de este niño
que pende de Ti.