Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AOB^

Baina,
hala ta guztiz ere,
gai da gure bihotza
zerbait gauzagotzeko
gure bizitza.

Hartara jarriz gero,
gabiltzan baino
zutago ibiltzeko
gauza gara.

Saia bagindez
irribarre egiten,
duguna konpartitzen,
nor den ere onartzen
pozikago gindezke
geure barruarekin.

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Elkartasuna
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa