A2S^
Baina txarrena,
bizitzari agurrik egin gabe
hilgo naizela [hil naitekela]. (1)
Ostera,
bizitza izan da nire
lagunik onena.
Neurekin ibili da,
neure argi egile,
jaio nintzenetik hona.
Asko erakutsi dit
asko irakatsi dit,
eta beti izan da
gauzen aurrean adi
mantendu nauena.
Neure neua izan da,
neure neuaren neua,
unez une eta inoiz
ahazturik utzi gabe
pizturik eutsi duena.