Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan
AOB(C)^
Baina nik ez dut errezatuko
erderaz
inoiz.
Ez dizut inoiz errezatuko erderaz, Jauna.
Ez dut egundo zabalduko nik
erderaz dagon salmutegirik,
nahiz hala izan Zu goraltzeko.
Alferrik deitzen eta deituko
naute Zugana nire anaiek,
erderaz aipa ditzadan Jainko
Jaun horren aipuak eta gizonontzako
dituzun milla (1) maitasunezko egintza.
Nola eraman dezaket burla?
Baina nik nola kanta ditzaket zure errukiak,
nire sentipen bizienentzat
erruki-eza dion hizkuntzan?
Nola kantatu bizia kentzen
despersonatzen
nauan hizkuntzan?
Ala nik,
ni nerau naizen personaz barik,
ez naizenezko beste zerbaitez
behar al zaitut goratu?