Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ELR-1^

Arkaitz gaiñeko elorri,
bustigei barik urte bi.
Adar garratzak, zeru antzura,
ez lora bat et'ez orri.

Beti joakon goizalde
iruntzik ixuri gabe;
zeken odeia, legor aizea,
eguzkia kixkaltzaille.

Lorrez igartzen mamiña,
urratzen azal astiña*.
Arkaitz mortuan iñork ez eutsan
entzuten arrak-zotiña*.

Ez eukan, danez, bustirik
tanto bat osatzekorik.
Eberdi batez bigur [sic] jarri zan
egarri-ebaiz beterik.

Pago, aritz... odolditan,
bera arri gorri bizitan.
Uraren billa erro kixkurrak
alperrik mindu ebazan.

Ez jakon, kimak alaitzen,
lengo egorik etortzen.
Txoriek, kabi egitekoan,
ez eben, orain, autatzen.

Ingurutik, buru-astun
joaten ikusten zitun,
muker ta musin ardiak,
itzal oparoagoen lagun.

Noizbait, Jaun ona igaro zan,
basoak zelan zirean.
Ikusi eban elorri zaarra,
t'errukiz begitu eutsan.

Ixillik malkor legorra.
Aizea su ta sugarra.
Nork daki une gori aietan
zeruan gertatu zana?

Gaba etorri zanean,
izarrak altzo betean,
Iruntzen Ama eban aurkitu
elorri aren ganean.

________________

ELRL^

Arkaitz ganeko elorri,
bustigei barik [bustirik gabe] urte bi.
Adar garratzak zeru gorrira
ez lora bat, eta, ez orri.

Beti ioakon goizalde
iruntzik ixuri gabe;
odeiak agor, aizea legor,
eguzkia kiskaltzaille.

Lorrez igartzen mamiña,
puztutzen miñez [arropuzturik] azala.
Noizik bein arrak egiten eban
naigabe taupak lertuta.

Ariz, pago... odolditan,
bera arkaitzean jaio zan.
Iñork ez eutson begiratuten
zeru ta lur zabaletan.

Txoriak kabi egiten
oraindik jarraitzen eben.
Bere adarto kiskaletara
egorik etzan etorten.

Abaro billaka ardiak
buru-makurrik jarriak.
Anpor ondotik urrun joaten
ikusten zitun guztiak.

Ez eukan, danez, bustirik
malko bat itxurtzekorik.
Legortzen ioian, bigurtzen [sic] ioian
egarri-ebaiz beterik.

Goiko Jabea igaro zan
oian-bidetik orduan.
Ikusi eban elorri latza
arrakala-min barruan.

Ixilla eta bakarra.
Aize beroan su-garra.
Nork daki ordu gori aietan
zeruan gertatu zana?

Gaba etorri zanean
itargia bularrean
Iruntzen-Ama [sic] eban ikusi
elorriaren ganean.

________________

ELRP^

Dos años sin humedad
el espino de la roca.
Sin flor ni hojas, las ramas
miran hacia el cielo estéril.

Pasaba, al lado, la aurora
sin derramarle el rocío.
Pasaba, avara, la nube,
pasó el viento abrasador,
pasaba el sol comburente.

Se iba secando su carne
al flagrante sufrimiento,
se desgarraba, doliente,
su corteza tan hinchada.
Nadie escuchaba en la roca
la queja de sus crujidos.

No tenía la humedad
precisa para una gota.
Se retorció en mediodía
partido en grietas sedientas.

El haya, el roble... entre musgo;
él, en nuda y dura roca.
En vano buscaron agua
sus retorcidas raíces.

Ya no alegraban sus ramas
los pajarillos de antaño,
ni le elegían por nido.

La cabeza a ras de tierra,
tan esquivas, tan adustas,
pasaban junto al espino
las ovejas, deseosas
de sombras más placenteras.

Llegó, por fin, el buen Dios
a revisar sus mantañas.
Se fijó en el viejo espino,
sintiendo de él compasión.

Silencio en el seco abismo.
En el aire, hoguera y llamas.
Pues ¿qué ocurrió sobre el cielo
en tan cálidos momentos?

La noche, cuando llegó
con un regazo de estrellas,
vio a la Madre del rocío
sobre el espino agotado.

Gaia 1: Arantzazu
Azpi-gaia: Arantzazu: Elorria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa