Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

DGA-1^

Harantz eta honantz beti (1)
ibiltari,
bidez bide baino, bidez kanpo
usnari,
gauza berrien bila edo
gauza zaharren ikuspegi berrien
bilaketari
ibili natzaizu abenturari.
Hauxe duzu nire «curriculum vitae»
edota nire bizitzaren nondik norako
guztiaren berri.

Inor askok aintzat hartzen ez duen (2)
zenbait xehetasuntxo izan dut
neure jostagarri
eta lorkizun urri:
galdutako bide zahar bat,
zenbait trikuharri,
iturri goroldioz estali
ahantzi bat eta gizon-aztarna erdi
galdutakoen antsi,
ilusio edo neke basoetako isiltasunean
galduago baten dindirri*
hunkigarri baten hitzerdi
erdi ulertezin eta misteriotan nahasi.

Zuhaitzek eta belarrek eta harriek eta
lurrak dakite, nire begion
gutizia luze eta jakinnahi eta ikusgura
biziaren beroa
zenbateraino aritu den sumakari.

________________

Z03^

Algunos pequeños detalles
que nadie toma en consideración
han sido mis únicos pasatiempos
y mis escasos logros:
el viejo camino perdido,
algún dolmen,
la fuente olvidada y cubierta de musgo
y el cuidado de las huellas de los hombres
mezcladas con el eco
casi incomprensible y misterioso
de un rastro enternecedor
de alguien absolutamente perdido
en los bosques de ilusión y pena.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Biografia
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa