Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

DGA-1^

Gizona bada
duena galtzeko beldur den
izaki ere.

Kexa eta guzti
maite du izatea.
Gaitzetik irten egin nahi du
eta iraun betiraunez barrena,
izanean izan eta izan, betieran,
kuriositate ezin asearen erakargailu
liluragarri eta esperantzazko
eta aurrean, beti aurreko duen helkizun betiko
helezinaren gosetan.
Izatearen zoria dastatu duen gizona
izatearen bideaz biziki batu den,
biziki bizimindu den izan-bidaiari
ezinbesteko da, izate-bidea ezinbestean
bizitza berbera zaionez.

Izan, iraun, gaitzari noizbait (1)
aldeko diogun ustea ziargi* dugula
geure buruaren presentzia geuregan ohartuz
jarraitu nahi dugu sekuletan barna
dugunaren eta garenaren
dugun-garenean. (2)

Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa