Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

ABG-1^

Bizi
edo
etengabeko joan
gustuko [gustoko] batetan
ibili
edo
atseden hartu,
bakoitza
norbera dela
ohartuz;
egiaztatuz [egiztatuz] bakoitzak
badirauela [ba dirauela]
norbere esku-ukituz [ikutuz].
Aurreratuz,
etengabe eta pozik
joan
ikusten,
sentitzen
inguruaren irudia
eta hitza
norbere barruan,
gustura.
Joan eta ibili
eta poz handi batez nabaritu [nabaitu]
norbere pausoa,
pausoz-pauso joatean,
ibiltzean [ibiltean]
mugarik ez duen
osotasun ederraren
erreinuz. (1)
O, Kristo Berpiztu, betiko
bizitza agintzen diguzuna!
O, Kristo, betiko Udaberri
bizitzaren segurantzia ziur [segurantzi zihur]!
Jadanik badugu [ba dugu],
zuri eskerrak,
etengabeko joan gustuko batean [gustoko batetan]
bagoazen [ba goazen] poza
betirako.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Otoitza
Azpi-gaia: Jesu Kristo: Piztuera
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa