DGA-1^
Urrundik jatordaz
hemen diņotazanok:
urte askoren osteko
ia nahikoa ahaztutako
denbora eta leku
noizbait eta lekutako
gandutsu haietatik.
Batzuk zaharrago dira,
berriago bestetzuk.
Bizitzako zenbait
ertzik gabeko gomuta
uharri* halako dira.
Ihardunaren ibai
bazterretan nolabait
zurrun geratu diren
lekuko nabari.
Hainbeste ibiliz
gogaitu duenak
apatx-aldian* hor ditu
bideko pasadizoak
buruan bueltaka.
Birpasatu ahala
nolabait birbizituz
minez ala pozik.
Ez da iheskeria (1)
eta bai ostera
izan den hura hitzez
berreraikitze-lan
hurreratzaile eta
bizi-emaile halako
ahalegin jator edo
berritzailea.
Hemen naukazu beraz
gaur eta hemengo
errealitatea
inguru dudala
giro ere dudala
eta arnasa
eta janari
eta bizipen
eta bizi,
atzo eta herenegungo
egunak ere
hurreratu guran,
atzo eta herenegun
betikoz betiko egun
eguneangotan
egungotu nahitan,
erreal izandakoa
errealitate egiteko
hitzak duen indar
ahalguztidunaren
baitan dudan fede
eta esperantza
eta maitasun
guztizko guztiz.
Hitzaren zoluak bai bait du
non koka (2)
non eraiki
"lehen" oraingo, daitekeen
harrigarrizko jauregi
denboraz hara
denboraz gora,
denborarik gabeko
presentzia betikoa,
errealitate
beti bizia daitekeen
bizitzazko egitura oso eta benetakotan. (3)