DGA-1^
Honelaxe, lasai-lasai.
Noizbait estura gabe,
bare eta nare.
Ikasteko ordua badut:
egonean egoten ikasteko ordua.
Ez nuen izan geldiari
amore emateko ohitura handirik.
Ihardunean aritu behar izan dut beti:
egiten ala desegiten,
baina etengabeko ekinean
sekula ekinik eten gabe.
Bideari jarriko natzaio gaur,
halako itomen eta itsumenez
egiten aritu naizen orain arteko
ekitaldi luzeari begira.
Makina bat alferriko saio
badut begietan. Baina agian
ez dut alferrik ezer egin izan,
nahiz eta gaur halaxe iruditu. (1)
Zaildu egin ninduten [naute] agian eta umotu.
Dena den, hemen nago
hainbeste tira-beharrek luzatu zidaten (2)
gurtabereen zaldi-mutur eta
guzti,
atsedenari emana.
"Ez ezazu jar horrelako zaldi-muturrik" [I]
esan izan dit sarri lagun on eta maite batek,
eta, arrazoia du.
Izan ere, egin dudana,
aurpegi-modu arraiagoz ere egin nezakeen,
baina ohartuko ote ziren
benetan ari nintzenez,
gauzak arduraz hartzen nituenez,
bizitzari buruz sakon erizten nuenez,
gizon errespontsable eta benazkoa nintzenez,
fina eta zintzoa nintzenez?
Barregura demait gaur
inkontzienteki eta horrela behar nuelakoan
egin izan dudan
hainbeste seriotasunezko komedia guztiak.
"Ekina gogorra da" dugu esaera
eta, duda gabe, hain serio ekiten ekinak
serioagotu ere egin zidan aurpegiera.
Ez dit ardura.
Dagoela aurpegia bere erara eta bere erako.
Hor konpon!
Orain ikusten dudanak inportantzia handia-
goa du niretzat.
Lehen baino erlatiboagoa deritzat
gure iharduerari, ekintzari, egintzari eta
aktibitateari. Ez gara hain beharrezko. (3)
Eta ez da guk uste genuen bezain garrantziz-
koa guk egin dezakeguna.
Beraz ez dago zergatik hain estu aritu,
hain serio ihardun eta hain kakalarri ibili [izan].
Zerbait egin egin behar duguna badakigu
heriotza ezezik egitea ere zor bait dugu,
baina moduan dagoela deritzat grazia
guztia, edo graziaren osotasuna bai behintzat
Modua dut gaurko ikuskizun,
ikaskizun,
eta moduari nagokio
sekula ez-halako arretaz,
baina patxadaz,
trankil eta presa gabe,
bertanbehera, geldi-geldi eta ezarian-ezarian
bera nazan, gozatuz eta gozotuz
pittinka-pittinka.