ABG-1^
Eguzkia ikusiko dut
egunak luzatzen,
itzalak mozten [moztutzen].
Liburuak itxiko ditut
eta utziko
eta atseden hartuko dut
ikastetxeak bezala,
eguzkitara zabal,
argitan eta orduen
ardura gabe.
Kaiolatik alde egin duen txoria bezain
aske aldatuko naiz
maite ditudan paraje
eta lagunarte
zoriontsuz zoriontsu.
Gurasoen babesa
dastatuko dut, aitaren
ahots [abots] geldia entzungo dut bazkaltzera
jarriko garenetan. Amaren
poza ikusiko dut mahaia [mahaina]
ardura gozoz zerbitzen
begiratuko dudanean,
eta anaia eta arreben aurpegi [arpegi]
beti maitagarriak
berrien berriz lagun
izango ditut inguruan.
Ikastez jardungo dugu,
ondo bukatutako lanez
hitz egin ohi den bezala, lasai.
Paseoz, eskurtsioz [eskursioz] mintzatuko gara
eta batean lurralde berriren bat ezagutzera joango,
bestean hondartzara {hondartzera] denok,
nahiz [naiz] mendira egun-pasa.
ala udalekuren batera [batetara] aldi baterako [batetarako].
Bukatzen ez diren egun handiz handi
asaskatuko* [asazkatuko] naiz —gara—
eguzkitako opor maitagarriak zehar, luzaro.