DGA-1^
Irteten utzi. Jarioari dariola utzi.
Asko ala gutxi, utzi. Datorrela utzi,
etorri datorrenari.
Noizbait etsi zuen horretara. Hasiera,
erdiko eta akabera buruan ez zituen
arte idazten hasiko ez zenetakoa zen.
Baina noizko ondu ezer ganorazkorik
buruan, idazteko baino beste edozer-
tarako erabili behar bazuen burua?