DGA-1^
L2G^
Deklaratu guratan
bai nabil aspaldi,
hemen jarri nahi ditut
bizpahiru ahapaldi.
Nahiz ta noizbehinka izan [Alferrik noiztenkako]
muttur ta kexaldi,
ez ditut libreago
arrano ta zaldi.
Asko lotsatzen bait nau [bai nau]
sarritan egiak,
isilpean estali
ohi ditut erdiak;
gaur erabat jasoko
ditut estalkiak,
nire berri zehatza
dezan Anaidiak. [I]
L2G^
Badut konprentsiorik
aurkitzen sobera,
zergatik ez ote naiz
horren alegera?
Dena aztertu nahi dut
guenetik* behera,
neure aiurri eta
obren arabera.
DGA-1^
L2G^
Bada misteriorik
gure portaeran,
erreserbatuegi
bait gara [bai gara] aukeran;
hala gabiltz serio
gure ibileran
pozaren galeran.
Mendiek eguteraz
bestalde laiotza,
galburu mardulenak
alea ta agotza;
ez dago zertan gorde
gure alde motza,
fuera beldurra eta
biluzteko lotsa.
L2G^
Agian sartuegi
gaude geure baitan
nor bere ardurako
arazo ta gaitan;
ez gaitzatela uki
bakoitzaren nahitan
notak bai ditzakete
laztu gure gaitan.
Isilegi sarritan
edonoiz ihesi,
gainontzean arrunta,
hartan berezi;
ez bai du horrelako
luxurik merezi,
halakok behar luke
burua ber-hezi.
DGA-1^
L2G^
Ipurterre da eta
lahardiko elortza*,
errazegi sartzen du
bihotzetan hortza,
anaia-jendeari
dagio aitortza
argaltasun alditan
al dezan esportza*.
Honenbeste esan dut
lautatik erdia,
bestera nahi dut orain
aldatu begia;
itxura hobea du,
ez dago oria,
ozenki jo dezaket
orain bateria.
Haseran dut airatu [aidatu] (1)
libre naizen boza
desafiatuz zaldi,
arranoen poza;
alferrik haien ohiko
zorion feroza [peroza],
badut haienez gaindi
beste zertan goza.
Pentsatzeko astia
idazteko beta,
buru eta lumaren (2)
arteko olgeta;
ez da esan erraza
ohi dudan laketa
hoberik izan ere
nekez daiteke-eta.
L2G^
Nahiz-eta sarri ihardun
gehiago gurarik,
zoriontsu naizela
ez dago dudarik;
halere genioan
behar du mudarik,
inork ez bai du nire
ezinen kulparik.
Teoria hotzaren
trukutzetan* nahasi,
hor nabil gizarteko
usantzatan sasi;
jadanik latz behar dut
alderantziz hasi
bizitza xalo dela
behar dut ikasi. (3)
DGA-1^
L2G^
Hori dena nahi nuen
oihukatu hemen
bihotzik zabalenez
argi eta ozen;
nahiz jakin nahi dudanik
ez dudala lortzen,
gustora saiatu naiz
ahapaldiok ontzen.