Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

DGA-1^

I

Itxungitzen ari zen
sutan jaio nintzen
bizitzeko gogoz.
Sutako
hitz zaharrak bakarrik
ikasi nituen.
Egundo ez dut sentitu
hiltzeko gogorik
itxungitzen ari zen
sua itxungiz doan,
daramagun (?) arren.
Lurrak eta zeruak
noizik behin eskaintzen duten
konfortaz besterik
ez nuen ezagutu
Burdinbide* [sic] (1), estrata, zidorrez eman nituen
lehenengo pausoak
euritan batzutan

Amak kantatzen zituen
kantuak zaharrak ziren,
aitak bertso berriak
kantatzen zituen

Itxungitzen ari zen
sua itxungiz doa
zalaparta baten

Mintzatzen ari naizen
hizkuntza nuen ozta ikasi
eta urtaroen
izenak banan-banan

Garia ereiten zen (2)
artoa eta indabak (3)
goldea, area, lauhortza*
aitzurra, aizkora eta trontza
erabiltzen genituen

Gure indarra
behi-uztarri bat zen
eta astaeme bat

Lurrera begiratzen
ikasi genuen
bai eta sarri zerura.


II

Sarri galdetu dut:
"Zertarako hitzegin?"
Eta luzaro egon izan naiz mutu.
Errautsari amore emanez
errautsak berez dakarren
heriotza onartuz
jarrera lerdoz
Nik neure errealitatearen berri
ondo dakit
Gure suak, beheko sua denaren
kontzientzia bizi du
Kultura zahar baten egurrak ditu
sugarri
kale-bizitzarako ez du balio
Gure hitzak esanahirik gabeko
mamu dira kalean jaioentzat
Bi euskara badira
nekazarien mundu
barruan bertan
Mekanikak ebaki du
euskara bi zatitan
leize bat irekiz
bi zatien artean.
Ez dut espanturik egingo
aurrerapen zorrotzak
moztu bagaitu
atzazalak bezala
Existitzeko eskubidea dut
eskatzen
eta hil arte
kantuan bizitzeko
eskubidea.
Ez dut nahi
bizi naizen arteino
enbaltsama nazaten
Heriotzaren kontra
jokatu nahi dut
atzerantz egin gabe. (4)

________________

Z03^

Mi madre cantaba
canciones tradicionales
mi padre, en cambio,
coplas más modernas.

:::::::::::::::::::::

Apenas he aprendido
el idioma que hablo
y poco a poco
cada uno de los nombres de las estaciones.

Se sembraba trigo
maiz y alubias
y manejábamos
el arado, el área, la horca
la azada, el hacha y el tronzador.

Nuestra fuerza
residía en un yugo de bueyes
y una burra.

Aprendimos
a contemplar la tierra
y muy a menudo el cielo.


II

Muchas veces me he preguntado:
“¿Para qué hablar?”
Y permanezco largo tiempo mudo.
Consumiéndome en la ceniza
aceptando la muerte
innata a la ceniza
absorto.

Gaia 1: Euskara
Gaia 2: EHerria
Azpi-gaia: EHerria: Kultura tradizionala
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa