Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

DGA-1^

Antzinakoa naiz.
Antzina landu nuen
lehenengo neure bertso
nolabaitekoa, jadanik antzinako
eduki eta formaz.
Antzina ikasi nuen prezeptibak
ez dit balio gaur egun:
Dena aldatu da.

Eboluziorik bada
literaturan ere. Zorionez.

Baina ni antzinakoa naiz (1)
antzinako prezeptibak
formatua, gutxi-asko.
Estiloak aldatuz
heldu diren bitartean,
ni
ez naiz aldatu,
lehenean gelditu naiz
neure arkitektura
batere aldatu gabe.

Aldamenean hamaika
eraberriko eraikin
badakusat zutik
batzu zaharkinduago,
beste batzu berri-berri.
Aspaldiko konstrukzio
besterik ez naiz ni,
denbora gora jaioz,
jaikiz heldu diren
poligono berrien
ainube* edo honetan.
Zaharkul* gelditu dira
barruenean dauzkadan
kantagai maiteak
gure haurtzaroko,
gaztaroko mundua,
gu ondu gintuen
giro eta bizimodua
lekutan urrundua
aurkitzen da egun
jadanik sekulako
iraganean galdua.

________________

Z03^

Pertenezco al mundo antiguo
formado por una preceptiva
de corte tradicional.
Mientras que los estilos
se han ido transformando
yo
no he evolucionado,
me he quedado en el pasado
mi arquitectura
no ha sufrido cambio alguno.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Idazlea
Azpi-gaia: Bizitza: Denbora
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa