Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

DGA-1^

Ez dago euskal literaturarik.
Ez dago eta kito.
Nondik nora eta zertan gabiltzan
desagukeenari milesker.
Guk ez dagigu literaturarik,
hitzak idazten ditugu
eta jenero honek ez du izenik.
Ez dugu ezer irakatsi nahi,
hitzak askatzen ditugu
eta haien oihartzunari adi
gara geratzen.
Bestalde ez goaz inora.
Itsu gara eta hitza besterik ez dugu
non gauden jakiteko.
Eta hitzari diogu jarraitzen,
gu ez goaz inora,
eskutik hartuta garamatzan hitzari
garraizkio,
bere norabidea zein den
ez dakien hitzari,
hari bait diogu saldu geure
konfidantza.
Eta ez diogu galdetzen
bere norabideen arrazoirik.
Badakigu hitzaren erreinua dugula erreinu
eta ez daukagu
beste aberririk letren esparruan.
Letren ez-barruan bizi gara,
arian-arian euskarazko hitzak hariztatzen
eta kito. Punto.

Gaia 1: Idazlea
Azpi-gaia: Idazlea: Hitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa