DGA-1^
Gaur ere hastera noa.
Bego bukatu gabe
atzo erdizka
utzi nuen lana.
Hastera noa gaur ere
nahiz eta badakidan
amaituko ez dudana.
Hasi. Egunari heldu
eta segi. Ahal dudan arte
ekin. Eta etsi
ezin dudan unean.
Beti egiten dut irrist
helburua baino lehen
eta hurrengo eguna
beste kukaina bat da.
________________
Z03^
(Azken ahapaldia)
Siempre resbalo
antes de llegar al objetivo
y el día siguiente
se presenta como otra cucaña.