Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

DGA-1^

Zenbat une huts
zenbat denbora-une huts
zenbat ezeri heldu ezinezko une
zenbat zerbaiti heldu nahi
eta ezeri heldu ezinezko une garratz
zein bakar
hutsarte ertzik gabean
zein luzaro
zerbaiti heldu nahi eta ezinezko
hutsune handitan
zein alferrik uneak zehar
bizitza negargarri galduz
ganoragabe
une luzeen esku
hutsean hutsik
inguru urezko halakoan
haizezko halakoan
zeri heldu ez halako
gauzatarte heldu ezinezkotan
eskuetan edozer gauza
heldu ezinezko bihurtzen zaizunekotan
mahaia, liburuak, magnetofoia
idazteko makina, dena
etsipen bat baino hutsago zaizunean
eta hola gauza eta lagun
hutsarteko errauts besterik ez dituzunean.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: Denbora
Azpi-gaia: Bizitza: Esperientzia perts.
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa