Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

Ik. Olerkiaren konposizio grafikoa .pdf formatuan

ABG-1^

Errementariak
G sartu du burdina sutan,
A eta kin, kin, kin
R ekin
I eta jarraitu du
Z burdina goriari
U mailuz
M tiriki tauki
A eman ahalak ematen
fedeko burdin-olan.


Errementariak
A gurutze bat egin du
S suz
T eta mailuz
E ondutako burdinaz.

S Suz
A eta mailuz
N osatu du
T gurutzean itsatsi
U duen Kristoren irudi
A salbatzailea.


Errementariak
P eguzkitara irten du
A suz eta mailuz
K landutako gurutzeari
O pizkundeko argiaren
A pozezko esmaltea
argitan ematera.

Gaia 1: Jesu Kristo
Azpi-gaia: Jesu Kristo: Piztuera
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa