DGA-1^
Liburu asko dut
hitz pozgarri askoz.
Bakoitza bada hitzez
arboladi hostoz jantzi adinako.
Pozezko hitzez,
hostotsu,
eguerdi aurreko giroa
dildil eskainiz,
liburu bakoitza.
Liburu asko dut aldamenean.
Ez dit barruak laguntzen.
Neke sor batez barrua;
mantar* lodi artean bildutako ukabil sorrez
kolpatzen nau minak buruan
arnasa galeraziz, bularrean.
Apalategiko liburu ederrok zabaltzeko baino
nagiago aurkitzen naiz.
Zer gertatuko ote litzateke
horietako edozein zabalduko banu
eta irakurtzen hasi?
Baina goragale-beldur ere banaiz.
Hainbat liburu argiren haize argik
azala hotzikaratzen dit.
Pisu ilun batez beterik dut gorputza.
Baina non dut arima?
Pisu ilun batez beterik dut burua.
Ez dut pisu ilunpean ez dudanik ezer,
Pisu bakar bat dut burutik behera.
Apalategian hitz pozgarri askoz
liburuak. Bai. Badakit. Hitz pozgarri askoz
dago farmazia. Medizina askoz
liburutegia. Baina barruak
oka erantzuten dio farmako bakoitzari. (1)
________________
Z03^
(Azken bertsoaren itzulpena)
Las estanterías están repletas de Libros
con palabras afables.Ya lo sé. Colmadas
de palabras afables las farmacias.
De medicinas las bibliotecas.
Pero mi interior responde con vómitos a todos los fármacos.