Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AZK^

Zer egiten dudan?
Zein zeregin dudan?

Ahal dudan ondoen
bizitzea dut nik
zeregin behinena.

Bizitza bizitzen
ahaleginduz noa
lehenik, batez ere.

Ondo bizitzea
dut zeregin goren
eta nagusia.

(2000)

Gaia 1: Bizitza
Azpi-gaia: Bizitza: Bizitza
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa