AOB^
Uren gainean dihardut,
ur mugikorren gainean,
sarri zalantza artean.
Hala ere sinesmenak
eusten nau ur azalean.
Halaxe joan zen Pedro
Jesusengana lakuan
seguru ez-seguruan.
Jesusek salbatu zuen
plaust egin zuen orduan.