Literatur idazlanak
AOB^
Ni jartzen naiz zeure
eguzkitan, Jauna,
eta, behar bada,
egunkaria dut
entretenigarri.
Ni jartzen naiz zeure
eguzkitan, Jauna,
eta ziur nago
zeure mesedeak
hartzen nagoela.
Zeure presentzian
jartzea da gauza;
zuk egingo duzu,
beti ere, gugan
zeure onegintza.