Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

HGB-2^

Hitz urri batzuk
dauzkat bakarrik,
ta abots kraskatu bat.
Ta neure urrian,
ez dut kitarrarik.

Ta, baneuka ere,
jotzen ez bait dakit,
alferriko nuke.
Ta, neure urrian,
ez dut musikarik.

Ta kantatzekoan, (1)
abots kraskatu bat
dadukat ahoan.
Ta, neure urrian,
kantatzen ez dakit.

Ta, ezer ez dakit,
ta ezer ez daukat,
neure herria baizik.
Ta, neure urrian,
ez dut neure, kuasik.

Ta ezin etsi nik,
neure herria neure
dadin arte alik.
Ta, neure urrian,
nahia dut bakarrik.

Elorri jadanik,
itsik eta hutsik,
zinkurin behar nik.
Ta, neure urrian,
agian, alferrik.

Gaia 1: Bizitza
Gaia 2: EHerria
Azpi-gaia: Bizitza: Oinazea/Pena
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa