Bitoriano Gandiaga

Literatur idazlanak

AZK^

Joan doan une hau,
gelditu gabe, joanean, doan
une hau,
begiok minik gabe, gustura,
eta bihotza, baketsu,
bere lekuan nabari dudan
mementu gozo iheskor hau
irristan doa,
martxoaren lehenengo
goizeko zazpiterdiak,
zortziak laurden gutxi,
bederatziak zehar,
Azkartzako hegian,
Koronazioko santieran*, [I]
udaberriak airetik txori kantuz,
lurretik ernamuinez
eta barrutik, aipatu
gozotasun ederrez,
ernatu naroan une hau,
hamarrak hogei gutxi
dituen goiz handi honetan,
zein ederki doan!

(2000).

Gaia 1: Urtaroa
Gaia 2: Arantzazu
Azpi-gaia: Urtaroa: Udaberria
Edizio kritikoa: Paulo Agirrebaltzategi
Gipuzkoa.net-aren logoa